XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Yabe'k ugaritu beza zure ondarea.

Itz oiek jaurti ziozkan Maria'ri eskaleetan zarrenak.

Gero Eliz Nagusian.

Jose'k astoak lotu zituan eliz-sarrerako abere lekutan.

Bere esku latz, gogorretan, artu zituan asnas-taupaka zeuden usoak: Nazaret'ko arotz'enekoak ikustaldirako ekarri zituzten emaitzak ziran.

Eta zango gorriak askatu orduko, Eliz Nagusian zebilen uso taldera bildu ere laister....

Mariaren begiak zaitu zituzten tellatu gainean gorde ziran arte.

Eta usoak bezela senar-emazteen gogoak ere Jaunagana iges egin zuten... Sancta Sanctorum dik aruntz... ilunabarreko zeru zurizkaruntz.

JAIOTZA
Gau beltzak bete ditu mendi-arteak, eta azitzen dijoa goratzen izarretatik aruntz....

Izarrak berriz aleak lez zeru zear dute abia.

Izarrak, gau-itsas iluneko ontzi txiki, dirdirakor....

Aizearen arnasak urrundik artua dirudi: betieraren altzotik.

Maria, bular aurrean eskuak bildurik, oldozkor.

Zinez biziak iragartzen dio ba-datorrela.

Bizi-ernetze berriarekin bat eginik, izaera osoarekin jaiotzekoa gurtzen du.

Ez du etxerik eta ez da seaskarik ere.

Bainan andre gazte arek gogoz tajutu zunean Jainkoari dagokion arrera.

Aurkezten diozka datorrenari eskerraren eskerrez oroitz kutunenak.

Eta oroitz oiek biotzeratzen diozkan susmo bizia dira zeru-erregeari jaiotzekoan eskenirikoak.

Ibai bat beze datozkio kinema argiz bere bizitz zoragarrizko egun eder aiek.

Nazareth'ko etxean egal argiko Gabirelen berri zerutiarra.

Nola aztu goi-aingeruaren iduria, itzez agertutako diosala: Agur, Maria... graziaz betea...?.

Espiritu Santuaren egintza.

Boskarren zerutik aruzko bizibide jainkotiarra....

Emaitz Santuaren egintza.

Bozkarren zerutik aruzko bizibide jainkotiarra....

Emaitz gurenak bizi ta gorputz eginik nabari zituan egun pozkarriak....

Egunen bidean, agiriago eta adigarriago zitzaion bere seme izango zanarekin bat egiteak zekarkion zoramena.

Ez da iduripenik, ez biotzik, bizitz ori, batasun ori, urrundik ere antzeatu lezkenik.

Atzenean berriz... ona eguna atetan.